2015(e)ko martxoa 3, asteartea

SARE SOZIALAK ESKOLAN BAI ALA EZ?




Gaur egungo gizarte honetan, ia gehienok sare sozial baten partaideak gara, hain zuzen ere, lehen hezkuntzako hirugarren ziklotik aurrera umeak ezagutzen hasten dira. Komunikaziorako beste espazio bat da, non, hainbat gauza egin ahal diren, hala nola, hitz egin, argazkiak konpartitu ...
Gizartean baldin badaude, esta eskolak gizarterako prestatu behar bagaitu, zergaitik ez ditugu ikasleen hezkuntzan barneratuko?


Esan beharra dago sare sozial hauek hainbat alde txar dituzte:
1. Batzuetan ez gara konturatzen interneten jartzen dugun guztia publikoa dela, ia gehienek sare sozialak komunikatzeko erabiltzeko ditugu, beharrezko neurriak hartu barik. Gainera ikasle askok ez dute  desbardintzen identidade digitala eta analogikoaren artean eta are gehiago ikasleek ez dakite haien sare sozialen igarotzea kudeatzen. Hori dela eta, batzuetan identitate lapurketa gertatzen da.

2. Sare sozial hauek hezkuntzan barneratzen baldin baditugu, argi izan behar dugu irakaslearen lana handitzen dela, hau da, eguneko 24 ordutan zehar informazioa jasotzen egon ahal delako. Hori dela eta, momentu honetatik aurrera adi egon behar da klase orduetatik kanpo. Hala ere, nik uste dut irakasleak ondo antolatu ahal dutela haien denbora.

3. Gizartean umeen artean dauden arazoak handitu ahal dira, eta ciberbulling-ari hasiera eman ahal diegu. Baina kontuan izan behar dugu sare sozialak ez direla gizartetik at geratzen, alderantziz biak batera doaz. Horretaz aparte, ciberbulling-a aparte sexting-a handitu ahal dira, batzuetan umeek ez dakielako mobiletik bidaltzen den guztia publikoa dela.

Baina alde txar hauek alde batera utzita alde onak ere baditu:
1. Sare sozialekin hezkuntza komunitate guztiaren parte hartze aktiboa sustatu ahal dugu. Irakasle eta ikaslearen arteko hurbilketa bat egoteaz aparte, eskola gizarte eta familiaren arteko komunikazio bidea izan daitezke.

2. Sare sozialalek berrikuntza didaktikoak klasetan barneratzen laguntzen digute. Sare sozial bertikalei esker irasleek herramienta egokia aukeratzeko aukera dute egoera desberdinetarako. Adibidez, blog eta wiki-a. Tresna hauekin, ikasleen arteko elkarrizketa sustatzea oso erreza da, baliabideak konpartitu ahal dituztelako , edota elkarlanean ikasi ahal dutelako. Horrela, guztion ezagutzak handitzeko eta zabaltzeko balio dutela esan nahi du.

3. Sare sozialak kudeatzeko tresna errazak dira. Hau da, ez dute inolako zailtasunik eta gainera edonork erabil ahal du eta dohain erabili ahal dira. Gainera, ikasleek arlo hau oso ondo ezagutzen dute.

Beraz, hau guztia kontuan hartuta, nire ustez sare sozialek hezkuntzan abantail asko ematen dizkigute gure ikasleen hezkuntza motibagarriagoa egiteko, hori dela eta ni sare sozialak eskolan erabiltzearen alde nago. Baina, betiere baldintza batzuk kontuan hartzen baditugu. Alde batetik identitate lapurketa ez gertatzeko, ikasleak arlo honetan hezitu beharko dira, gainera hauek dituzten arraskuei buruz ohartzeko ikasleak heldutasun maila bat izan behar dutela dut.  Hori dela eta, hasieran sare sozial bertikalei hasiko nintzateke lan egiten, PLE hori garatzen doan heinean, baina lehen hezkuntzako hirugarren zikloan horizontalak sartuko nituzke, izan ere, bederatzi/ hamar urtekin ikasleek perfil bat izaten dute eta haien lehen mobila izaten dute. Beraz, ezinbesteko da ikasleei identitate digital bat garatzen laguntzea.

Sare sozialak gure bizitzako parte baldin badira, zergatik ez ditugu erabiltzen ikasteko modu berriak sortzeko? 















2 iruzkin: